XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Herbesteko eskutitzak.

Ez gara bat, asko gara

Abestiak esan bezala, ez gara bat, asko gara.

Europearrok asko gara eta, dirudienez, bakoitzak bere ikuspegi eta jokabide ezberdina du.

Bai.

Eta horrela gertatu da behin eta berriro gure kondairan zehar.

Eta horrela jazoko da aurrerantzean ere giroa goitik behera aldatzen ez bada.

Egoera hori argi ta garbi ikusteko zorian izan gara oraingo honetan ere, Libiako arazoa dela ta ez dela.

Amerikarren ekintzaren ondorioak, Europako nazio bakoitzeko agintariek beren eratara aztertu dituzte.

Orain bai, denak neurri ezberdinak erabiliaz, gure batasun eta besteek argi ta garbi ikus dezaten inori horretaz zalantzarik gera ez dakion.

Eta ezberdintasunaz ari ba gara, beti bezala, Bretainarrak txapeldun.

Sekula ez dute nahi izan ingelesek kontinentekoekin zerikusi handiegirik.

Beti egon dira harro beren berezitasunaz.

Bolantea bera ere eskuman eraman behar.

Eta Reganen ekintzari erantzuna ematean, noski Thatcher andreak bere bidea hartu du inoren iritzirik ezagutzeari itxaron gabe.

Burnizko emakume izan dugu berriro Reaganen aldeko bakarra, Kanada eta Israel kontuan hartu gabe.

Bere interesak izango ditu Bretaina handiak horrelako erabaki bat hartzean.

Bi gobernuen ideolojien antzekotasunak ere jokatuko zuen eta, batek daki, Malvinasetakoaren gogoketa.

Gainera ikuspegi inperialista oraindik ondo gainditu gabe omen daukate ingelesek.

Dena dela, erdi bakarrik geratu dira.

Jermaniarrak, alderantziz prajmatikoak, beti bezala.

Bai, baina ez guztiz.

Ideolojiaz ere kide baina beti nehurtuak nazioarteko arazoetan erabakiak hartzean.

Hasitxu.